Hel nazazu eskutik ! [Ortzemugak Begietan]
___Ken Zazpi*___
Naizenak izenik
ez du behar biluztean,
nire oskolak zatika
zure aurrean erortzean.
Birsortzeko hil behar den
zubi honen hasieran
begiratu beharrean
ikusi nazazu.
[ ]x2
Zihurgabetasunek
hozten naute arnastean,
desio eta izuak
nola elurra urtzean.
Ihesbideek berriro
leku berera ekartzean,
bakardade sakonenak
nire pausoa izutzean.
Hel nazazu eskutik
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.
Ez biktima ez errudunik.
ez epai ez barkamenik,
ez dut nahi zuribiderik,
ez arrazoi zentzudunik,
ez erorketa librean
besoetan salbatzerik,
maite zaitut bat bakarrik.
maite zaitut bat bakarrik.
Hel nazazu eskutik
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik, eskutik.
Hel nazazu eskutik.
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.
Hel nazazu eskutik
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik, eskutik.
Hel nazazu eskutik.
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.
(Ira*)