(x2)
Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen
etxera juan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen
(x2)
Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.
Pello Joxepe bihotz neria
haur horrek aita zu zaitu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.
Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabia, (Bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta endria:
haurra berea bazuen ere
andrea nuen neria.
Zure semia besuan daukat
senarra aldamenian
orain denborik eztaukat eta
zuazkit ordu onian
neronek abisatuko dizut
garaia datorrenian.
Aún no hay comentarios,
¡escribe el primero!Para hacer una pregunta o dejar un comentario sobre esta canción, debes estar LOGUEADO
Usamos cookies. Leer más